domingo, 10 de junio de 2007
Mane: "Partida bidegabeko jokaldi batean erabaki da"
Balmasedako entrenatzailea kexu agertu zen berdinketa eragin zuen penaltiarekin, baina onartu zuen defentsan akatsak izan zituela talde zuri-gorriak.
· vila-real-athletic club (3-1): Lehen Mailari eusteko aurreneko aukera galdu dute
Jose Manuel Esnal "Mane" Athletic Cluben entrenatzailea kexu agertu zen berdinketa eragin zuen penaltiarekin, baina onartu zuen Athleticen defentsa gaizki egon zela eta aurkaria maila handiko izan zela.
"Partida bidegabeko erabaki batean erabaki da, oso gogorra izan da eta ez da justua izan. Lehenengo ordu erdian joko ona erakutsi dugu, markagailuan aurreratu gara, baina bidegabeko erabaki batek buelta eman dio partidari. Dena den, akatsak izan ditugu defentsan eta Vila-real maila handiko taldea da", esan zuen Manek.
Athleticek salbazioa izango du jokoan Levanteren aurka San Mamesen. "Gure esku dago Lehen Mailari eustea. Gure egoera Celta, Reala eta Betis taldeena baino hobeagoa da", adierazi zuen Balmasedakoak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario