
Iraola: "Oraindik beste partida bat irabazi behar dugu"
Athleticeko jokalariek jakin badakite Mallorcaren aurka irabazi ostean urrats garrantzitsua eman dutela mailari eusteko, baina oraindik azken pausoa falta zaie. eitb24-ko Athleticen blogean zure iritzia eman.
Athleticek mailari eusteko sekulako aurrerapausoa eman zuen Mallorca mendean hartuta. Zuri-gorriek asko zuten jokoan. Horregatik, neurketa amaitu zenean pozez gainezka zeuden. "Asko sufritu genuen. Partida gaitza izan zen, baina defentsan sendo egon ginen eta horrek garaipena eskuratzeko aukera eman zigun", esan du Andoni Iraolak.
"Lehen Mailan jarraitzeko urrats garrantzitsua eman arren, ez zen erabakigarria izan. Athletic arriskuan dago oraindik. Horregatik, lanean jarraitu behar dutela iritzi diote. "Beste partida bat irabazi behar dugu", errepikatu du sarritan Iraolak.
Adurizek, berriz, penaltia izan du hizpide. Nunesek elastikotik heldu ziola argitu ostean, bera jaurtitzeko prest zegoen penaltia Urzaizek jaurti zuen. "Ni konfiantzarekin nengoen. Baina taldean Urzaizen garrantzia duen jokalari batek jaurtitzeko gogoa duela esanez gero, babes osoa eman behar zaio. Oso ondo jaurti zuen, gainera".
No hay comentarios:
Publicar un comentario